XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Eta hori Biblioteka da.
- Bai, gizonek beren historia, pentsamentuak eta aurkikuntzak gordetzeko mendeetan zehar liburuetan biltzen dituzte.
Horren esanahia ulertzen ez bazuen ere.
Lorategi bihurtutako enparantza batetik pasa ziren, non lorerik txiki eta exotikoenek, ilaran ipinita, gimnasia egiten zutela baitzirudien.
- Ilundu baino lehen zerbait jan behar duzu - adierazi zion gizonak.
Goserik gabe, eta hura ez kezkatzearren, hara eta hona ibili zen denbora batez gorritik ubelera, horitik zurira, eta xurgatuko balu bezala egiten zuen.
Eta ez zuen jakin zergatik esan zien.
- Goazen orain.
- Ba, bagoaz.